Liburu liluragarria (artisten liburuak)

XX. mendean zehar, eta batez ere Marcel Duchamp-en boîtes haietatik aurrera, bere formato eta itxura konbentzioanala galdu du askotan liburuak; objektuaren kalitatea azpimarratu da eta osagai ugaritan gauzatu da, Fluxus taldearen argitalpenetan eta eratorpen kontzeptualetan ikusi ahal izan dugun legez. Horrekin batera, gaur egungo kreazio lanetan berariazko tokia eta izaera hartu dute “artista liburua” izenekoek, nagusiki irudiz hornitutako artelan bitxi eta berezi gisa edo idazle eta artistek elkarrekin egindako lan beti emankorraren fruitu gisa.
Artista liburuak liburu bakarrak izaten dira, tirada txikikoak nahiz handikoak; eta era guztietako joera eta kontzeptu estetikoak bildu dituzte arian-arian. Beren bakartasun eta berezitasunak izaera aurikoa eman die, artelanek izan ohi dutenaren antzekoa.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04