Liburuaren eguna
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da mundu osoan, Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega puntako idazleen heriotza egunarekin bat eginez eta liburuek egiten duten zubi lana azpimarratzen, belaunaldien artean eta kulturen artean. Aurten Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian bezperatik hasiko gara eguna ospatzen eta bisita egiten digutenei, liburu, CD edo DVDa oparituko diegu ostiraletik aurrera, sortakoak bukatu arte.