Liburutegian 1968ko maiatza
1968KO MAIATZA: IRUDIMENA BOTERERA! - DEBEKATURIK DEBEKATZEA
Pariseko unibertsitatean hasitako borroka bat izan zen, gero kalera irten eta Frantzian zehar zabaldu zena. Testuinguruan jartzeko Vietnango gerra, hippyen mugimendua eta Frantziak Afrikan gauzatutako deskolonizazio prozesua hartu behar dira kontuan. Urte horretako martxoan ezker talde politikoek, zenbait poeta eta musikari ospetsuk ehun eta berrogeita hamar ikasleekin batera Nanterreko (Paris) Unibertsitateko eraikin bat okupatu zuten eta manifestu bat idatzi langileei zuzenduta euren borrokarekin bat egiteko. Aurrera jarraitu eta maiatzean ikasleen matxinadarik handiena Frantzian (akaso Europako mendebaldean) ezagutu den greba orokor handienarekin elkartu ziren: grebara atera ziren bederatzi miloi langile ikasleekin batuta Charles De Gaulleren gobernua kolokan utzi zuten. Protestak bukatu ziren presidenteak hauteskunde aurreratuak iragarri zituenean. Aldaketa politiko ugari suertatu ziren hauteskunde hauen ondoren, eta De Gaulleren gobernuaren amaiera eta baita berak gauzatzen zuen lidergo pertsonalistaren bukaera ere suposatu zuen.