LIburutegian Le passage des panoramas

LE PASSAGE des PANORAMAS
Modernitate izenez ezagutzen dugunaren zati bat Parisen jaio zen, XVIII. mendearen bukaeran. Parisek, “passages” hiriak, labirinto galeria bat berinazko sabaiekin, marmolezko lauzadurak eta gasezko argiztapenarekin, gizarte burges berriari merkatugaien deliziak aurkezten zizkion. Eta aldi berean guzti hartatik ihes egiteko premia sortu zitzaion, Bestearekin eta Exotikotasunarekin bat egiteko.ERRATA NATURAE bilduma honek bi lerro hauek abiapuntutzat hartzen ditu. Beren bitartez gizaki modernoaren sorrera eta biziera berria, desioak eta gatazkak argitu egiten ditu.
Le Passage des Panoramas edo Panoramen Pasabidea Parisko antzinenetakoa da. 1799. urtean zabaldua, eraikuntzak ekialdeko zenbait grabatuen eragina jaso, eta izena ikuskizun berezi batetik hartu zuen, hiri handietako panoramikak ilunpean zegoen gela zilindriko baten paretetan proiektatzen zituena hain zuzen ere.