Liburutegian Philip Roth

PHILIP ROTH (1933/03/19 - 2018/05/22)
Jatorri judutarra duen narratzaile estatubatuar handietako bat. Nobela ugari argitaratu ditu, eta baita ipuinak eta saiakerak ere. Idazle sarituenetakoa izan da. Besteak beste jaso du Pulitzer bat 1997. urtean plazaratu zuen Pastoral amerikarrarengatik, eta Príncipe de Asturias, Letren sailan, 2012. urtean hain zuzen ere. Nobel sarirako aipatua izan da behin eta berriz azken urteotan. Bere zenbait obra zinemara eramanak izan dira.
Bere literaturan judutarrek Estatu Batuetan identitatea garatzeko eta integratzeko izan dituzten arazoak islatzen ditu eta, bestetik, grina sexualaren izaera eta norbere buruaren ezagutza aztertzen ditu. Idatzi dituen bi liburu autobiografikoak dira: Eginak, haurtzarotik hasi eta idazle izan arteko gogorapenekin, eta Ondasuna: egiazko historia bat, zeinetan aitaren heriotza kontatzen duen.