Liburutegian zehar ibiltzeko aukera
Ekainak 24tik aurrera, Liburutegiko erabiltzaileek posible izango dute Liburutegian zehar ibiltzea, dokumentu-apaletara hurbiltzea eta liburu, DVD eta CDak aldez aurretik erreserbatu gabe zuzenean mailegatzea.
Komunak ere irekiko dira; gure aldetik, hauen garbiketa-zerbitzua indartuko dugu baina, guztion onurarako eta egungo osasun egoeran, inoiz baino garrantzitsuagoa da denon artean hauen erabilpen arduratsua egitea.
Beti bezala, sortzen zaizuen edozein zalantza edo informazio-eskaera argitzeko dei ezazue 943 11 27 60 telefonora edo idatzi kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora.