Liburutegiaren Eguna 2016
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zen duela bi hamarkada, Sarajevoko setioan bertako liburutegi nazionala 1992 urtean hondatu izanaren oroimenean.
Aurten ere Liburutegiaren Eguna ospatuko dugu elkarrekin urriaren 22tik 24ra bitartean, Donostiako Udal Liburutegiek, Tabakalerako sorkuntza Liburutegiak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak.
Jardunaldien gaia da: “Liburutegian ezagutza sortzen eta partekatzen” eta aztertuko dugu liburutegien papera wikipedian GLAM erakunde gisa DSS2016 ren Donostiapedia proiektuarekin elkarlanean.
Programazioari hasiera emateko larunbata honetan, urriak 22, Donostiapediako azken lan-saioa izango dugu. Koldo Mitxelena Kulturuneko Fondo Gordeen gelan, goizeko 10:30-13:30 artean.
Astelehenean, urriak 24, jarduerek jarraituko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusian eta izena eman behar da liburutegiaalderdieder@donostia.eus helbidean. Era berean, hainbat jarduera osagarriak izango dira, haur eta gazteei zuzenduta, urriaren 20tik 24ra bitartean, hiriko Kultur Etxeetan.