Liburutegiaren Eguna 2020. Liburutegiak pandemiari aurre eginez

Liburutegien Eguna dela eta, Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kultura hainbat ekimen antolatu dituzte data berezi hau ospatzeko. Aurtengo leloa, “Liburutegiak pandemiari aurre eginez" izango da eta COVID-19ak liburutegietan izan duen eragina aztertuko da.
Urriak 21ean izango da lehen jarduera, Benjamín Pradoren "Todo lo carga el diablo" liburuaren aurkezpen-solasaldiarekin. Arratsaldeko 19:30etan San Telmo Museoan izango da hitzordua.
Urriak 22an, Tabakaleran izango diren bi jardueratan parte-hartzeko aukera izango dugu. Goizean, Galiziako, Bartzelonako eta Madrilgo zenbait liburutegiek pandemian zehar bizitako esperientziak ezagutu ahal izango ditugu. Arratsaldean, inguruko lankideen txanda izango da. Donostia, Eibar, Oñati eta Zizurkilgo liburutegietako arduradunek COVID-19ak sortu duen egoera honetako bizipenak, ikasketak eta erronkak partekatuko dituzte gurekin.
Pelikula batek emango dio amaiera aurtengo ospakizunari. Urriak 25ean, igandea, Marielle Heller-en Can You Ever Forgive Me? filma (EUA, 2018) proiektatuko da Tabakalerako zinean.
|
Jarduera guztietan aforoa mugatua izango da eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.
Informazio guztia eta izen-emateak hemen: https://www.tabakalera.eus/eu/liburutegiaren-eguna-2020