Liburutegiaren eguna: “Komiki bildumak: zabalkundea eta jarduerak”
2014ko Liburutegien egunarekin batera, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Kulturak eta Tabakalerak liburutegien inguruko jardunaldiak antolatu dituzte elkarrekin.
Besteak beste, liburutegi publikoaren eta komikien arteko harremanak aztertuko dituzte, “Komiki bildumak: zabalkundea eta jarduerak” izenburupean.
Murtziako Comictecako Vicente Funes eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et d'Image-ko Catherine Ferreyrolle izango ditugu gurekin. Ondorengo mahai inguruan, Xabiroi aldizkariaren editore Dani Fanok ere hartuko du parte, Susana Araiz, KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiaren arduradunarekin batera. Ereiten-eko David Zapirain moderatzaile.
Ezin baduzu bertaratu, hemen duzu aukera zuk ere parte hartzeko mahai inguruan. Zer galdetuko zenuke? Zein da zure ikuspuntua? Zein zure iritzia liburutegi publikoaren eta komikiaren arteko harremanei buruz?
Zure galdera edo iritzia behean iruzkinetan utzi edo komikigunea@gipuzkoa.net helbidera bidali dezakezu. Gu arduratuko gara mahaira eramateaz eta zuen galderen erantzunak biltzeaz.
{jcomments on}