Liburutegiaren lekualdatzea: Hemeroteka eta Erreserba Gela
Koldo Mitxelena Liburutegiko berritze lanak direla eta, datozen hilabetetan bertako funtsak progresiboki lekualdatzen joango dira. Dokumentuak, lanek irauten duten bitartean erabiltzaileei eskainiko zaizkien egoitza ezberdinetara mugituko dira (Komikigunea espazioa, Santa Teresa Komentua eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa).
Liburutegiko funtsen prestaketa eta mugitze lanak segidako fasetan gauzatuko dira. Urtarrilean zehar, 2020 urtea baino lehenagoko aldizkako argitalpenak (egunkariak eta aldizkariak) Oñatin kokatutako artxibora eramango dira. Beraz, ezin izango da material hau kontsultatu besterik esan arte. Hori bai, Koldo Mitxelena Liburutegiko hemeroteka zerbitzua irekita jarraituko du. Bertan, 2020ko urtarriletik aurrera jasotzen diren argitalpen guztiak kontsultatu ahal izango, ohiko ordutegi eta geletan.
Otsailetik aurrera Erreserba Gelako dokumentazioa Oñatira eramatea aurreikusten da. Momentua iristean, gela honen itxieraren berri emango da. Une horretatik aurrera ezin izango dira erreserba funtsak kontsultatu.