Liburutegien Eguna 2026. Batuz, trebatu
"Batuz trebatu" lelopean, profesionalen, liburutegien eta komunitateeen arteko topaketen, esperientzien partekatzearen eta loturen balioa azpimarratu nahi ditugu.
Liburutegien Eguna 2026. Batuz, trebatu
Urtero bezala aurten ere, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin ospatuko dugu Liburutegien Eguna. Topaketa, ikaskuntza eta hausnarketarako unea izango da. "Batuz trebatu" lelopean, profesionalen, liburutegien eta komunitateeen arteko topaketen, esperientzien partekatzearen eta loturen balioa azpimarratu nahi ditugu.
Ospakizunaren ekitaldi nagusia urriaren 27an izango da Tabakalerako 1. aretoan. Saio profesionala izango da, eta bertan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da.
EGITARAUA
| 9:15 – 9:30 | Harrera | |
| 9:30 – 9:45 | Ongi etorria eta dinamikaren aurkezpena | |
| 9:45 – 10:30 | Ferran Burguillosen hitzaldia | |
| Gure sektorean sare profesionalek izan beharko luketen balioaz hitz egingo du. | ||
| 10:30 – 11:15 | Kafe atsedena | |
| 11:15 – 13:00 | Lan dinamika. João de Sousak lagunduta | |
| Sare horiek aktibatzeko tresnak sortzeko lantegiak burutuko ditugu, hausnarketatik praktikara igaroz | ||
| 13:00 – 13:30 | Proiektuen aurkezpena | |
| 13:30 – 14:15 | Agurra eta topa |
JARDUERA OSAGARRIAK
Udazkenero moduan, hainbat jarduera osagarri egingo ditugu aurreko egunetan:
- Urriak 20, asteartea, 19:00. Luna Miguel-en Incensurable liburuaren aurkezpena, egilea bertan izango delarik. Liburutegi Nagusia (San Jeronimo kalea). Informazio gehiago hemen.
- Urriak 24, larunbata, 12:00 - 12:40. Musika liburutegietan. Mikrokontzeruak liburu artean.
- Sergio Muñoz. Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder). Informazio gehiago hemen.
- Michael Tag. Okendo Liburutegia
- Urriak 25, igandea, 19:00. La estrategia del caracol (Sergio Cabrera, 1993). Zine proiekzioa Tabakaleran. Sarrerak hemen.