Literaktum 2014 KMKn
Badator Literaktum KOLDO MITXELENA Kulturunera. Maiatzaren 9an, arratsaldeko 7:30etan.
Blas de Otero Bilboko Hiria VI. Poesia Lehiaketaren saria eskuratu zuen 2013an Jon Obesoren Invención de la piel liburuak.
Literaktum 2014ean proposatzen duen errezitaldia Jon berak aukeratu dituen poemekin osatuko da. Ekain Perezek irakurriko ditu, Mursegok musika jarri eta Idoia Zabaletaren mugimendu inprobisatuak.
Poema guztiek egiten dute mapa bat. Begirada edo paisaia ez galtzeko geodesia bat.Airearen kartografia, nolanahi ere, erortzen ari den gizon batentzat.
Poema horiek zehazten dituen jausia, igarotzea edo bidaia bertikala Bestearen presentziarekin hasten da eta haren Konpainiaren faltarekin bukatzen da.Gauzetako hitzaren lanetatik izenetako gauzen porrotera.
Erortzen ari den gizakia saio espedizionario bat da.Saioa da, idazle bat, azken finean, gizon ahul bat bakarrik delako, prest baitago beti noiz jaio zen kontatzeko, noiz jaio den, noiz jaioko den, noiz jaio nahi duen, noiz jaio ahal izango duen, jaioko ote den edo ez.
Invención de la piel edo munduan erbesteratzearen esperientzia.
Errazetik ezkutuan dagoenera, nolanahi ere.
Jon Obeso