Literaktum 2017
Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta. Literatura festa partekatua eta edonori irekia. Literatura irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa. Horiek guztiak dira Literaktum Donostiako literatura jaialdiaren nortasun ezaugarriak.
Sarean egiten den jaialdia da Literaktum, energia-batuketa bat, eta hiri osoan hedatzen da kultur etxeak, San Telmo museoa, Liburutegi Nagusia eta Koldo Mitxelena Kulturunea ardatz hartuta. Literaktum jaialdiko jarduera guztiak irekiak dira, jarlekuak bete arte.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian bi hitzaldi hauek jarraitu ditzakezue:
Azaroak 22, 19:30
Visiones de la novela I, David Foenkinos
David Foenkinos Parisen jaio zen 1974an. Letretan lizentziatu zen Sorbonako Unibertsitatean eta jazz musikari gisa ere prestaketa sendoa jaso zuen. Idatzi dituen eleberriak harrera beroa jaso dute bai irakurleen aldetik eta bai mundu guztiko kritikaren aldetik, eta hauexek dira, besteak beste, aipagarrienak: Le Potentiel érotique de ma femme, 2004ko Roger-Nimier Saria), En cas de bonheur (2004), Les Souvenirs, ( 2011),Je vais mieux, (2013),eta batik bat, La Délicatesse, (2009).Azkenliburu horrek hamar sari irabazi ditu, besteak beste, Le Télégramme, An Avel eta 7ème Art-eko irakurleenak, eta, halaber, Frantziako literatur sari garrantzitsuenetan finalista izatera iritsi zen: Goncourt, Renaudot, Medicis, Fémina eta Interallié. Gero, egileak berak, Stéphane anaiarekin batera, nobelaren egokitzapen zinematografikoa egin zuen. Foenkinos musikazalea ere bada eta John Lennonen jarraitzaile sutsua izanik, 2010. urtean biografia nobelatu berezi bat argitaratu zuen: Lennon (2010). 2015. urtean, berriz,Charlotte izeneko lanarengatik Renaudot eta Goncourt des Lyceéns sari ospetsuak jaso zituen. Liburu horren bidez Charlotte Salomon pintorea ahanzturatik erreskatatu zuen. 2017. urtean, Les livres de bibliothèque rejetésizeneko lana argitaratu du.
Rosa de Diego Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Frantseseko katedraduna da. Bere ikerketak, batik bat, XIX. eta XX. mendeetako literatur frantsesaren esparrukoak dira, Quebec-eko literatura eta antzerkia oinarri hartuta. Idatzi dituen liburuen artean aipagarrienak dira Les villes de la mémoire (1997); Edición de La cuestión palpitante de Emilia Pardo Bazán, (1998); Antología de la poesía romántica francesa, (2000); Teatro de Québec, (2002); Albert Camus (2007). El Naturalismo en el Teatro de Zola (2011). Literaturas fin-de-siglo en Francia, (2012). Hainbat artikulu edo/eta liburu kapitulu idatzi ditu estatu naiz nazioarte mailan.
(Hizkuntza: gaztelania eta frantsesa, aldibereko itzulpena gaztelanira)
Azaroak 25, 19:30
Visiones de la novela III, Sara Mesa & Marta Sanz
Marta Sanz, besteak beste, Lección de anatomía eta Farándula nobela esanguratsuen egilea da. Sara Mesa poeta eta ipuin zein nobela egilea da. Bere lanen artean, aipatzekoak dira Cicatriz eta Mala letra. Gaur egungo literatura espainiarreko bi idazle garrantzitsu hauek solasean ariko dira literaturaz, eta bereziki nobela generoaz, duten ikuspuntuari buruz.
Solasaldia Katixa Agirre-k gidatuko du.
(Hizkuntza: gaztelania)