Lorea Agirre vs. Xuan Bello
Osteguna, maiatzak 28, arratsaldeko 7:30etan
berrirakurtzen
Lorea Agirre |
Xuan Bello |
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, Gipuzkoa, 1968) kazetari eta antropologoa da, Informazio Zientzietan lizentziaduna. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari lanetan ibilia da. Euskararen eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean, Huheziko Sorguneak ikerguneko ikerlaria baita. Jakin aldizkariaren zuzendaria da gaur egun. |
Xuan Bello Fernán (Tineu, Narcea, 1965) asturierazko gaur egungo idazlerik garrantzitsuenetarikoa da. Uvieun ikasi zuen Filologia, eta bertan hasi zen literaturaren munduan sartzen eta harremanetan idazle ezagunekin, hala nola Antón García, José Luis García Martín, Víctor Botas, Berta Piñán, Fonsu Velázquez, Xuan Ignaciu Llope edo José Luis Piquero. 16 urterekin bere lehen poema-liburua idatzi zuen. Besteak beste, Nueva España, El Comercio eta Les Noticies (azken honen zuzendaria izanik 8 urtez) egunkarietan eta Clarín, Adréi eta Zimbru aldizkarietan kolaboratu izan du. Halaber, itzulpen lan ugari egin izan ditu, bereziki portugesezko idazleenak. 2005ean Xunta d’Escritores Asturianos elkartearen arduraduna izan zen. Literatura arloan ospea bereganatu zuen Hestoria Universal de Paniceiros gaztelerara itzuli zutenean, Ramón Gómez de la Serna saria lortuz eta 2003an kritikari espainiarrek nabarmendutako liburuen artean egonez. |