Proiektu oso baten emaitza da honakoa. Lehenik Teresa Castro egileak proiektua Gipuzkoa Meta 2017n aurkeztu zuen ; ondoren Metak onartu eta Goteo plataformaren bidez bildu zen beharrezko diru kopurua ; orain komikiaren paperezko aleak argitaratu dira eta hemendik aurrera Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeek komikiaren izaera hezigarria sustatuko dute. Gehituk, Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen erakundeak, ikastola, kirol eta aisialdi taldeetan aurrera eramaten dituen sexu eta genero aniztasuna lantzeko tailerretan erabiliko du komikia. Gainera hegoameriketara ere salto egingo du komikiak bere formatu digitalean Mugen Gainetik elkarteari esker.
Aurkezpenean parte hartuko dute Teresa Castro komikia eta proiektu honen sortzaileak, Antonio Altarriba, 2010 komiki sari nazionala eskuratu zuen gidoigileak eta Maria Jose Telleria Aldundiko kultura zuzendari nagusiak.
L.S.B., Ana lesbikomikia Euskarazko eta gaztelerazko komikiaren aurkezpena Komikigunean, ekainaren 5ean, 12:00tan
‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zikloak, Kultura Sailak Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatua, bere laugarren edizioari amaiera eman dio, 400 parte-hartzailetik gora bilduz.