Luis Gasca. Komikia eta zinema
Irailaren 8tik azaroaren 8ra bitarte, "Luis Gasca, komikia eta zinema. Luis Gasca, cómic y cine" erakusketa ikusi ahal izango da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu eta ekoitzi du Donostia Kulturarekin lankidetzan, eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Luis Gascaren irudia omentzen du erakusketak, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez.
Gainera, iraila eta urrian, erakusketarekin batera ere, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, komikiaren inguruan arituko diren hainbat adituekin elkarrizketa saioak antolatu dira. Besteak beste, Laura Pérez, Fermín Solís, Paul Urquijo, Stephan Levallois eta Belén Atienza egongo dira bertan. Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, eta aurrerantzean honen inguruko informazio gehiago emango dugu.