LUMAfest!
Nazioarteko, estatuko eta bertako idazleek hitzordua izango dute LUMAfest!en bosgarren edizioan, Kultura Departamentuak antolatzen duen gazte literaturaren jaialdian
LUMAfest!
LUMAfest! Gazte Literatur Jaialdia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak gaur goizean aurkeztu du LUMAfest!en bosgarren edizioa, apirilaren 16an, 17an eta 18an egingo den gazte literaturaren jaialdia. Jaialdia Koldo Mitxelena Kulturunean izango da, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan, eta nazioarteko zein estatuko lehen mailako idazle hauek parte hartuko dute, besteak beste: Adrienne Young, Alina Not, Nerea Llanes eta Myriam Lejardi; baita Garazi Albizua, Julen Apella eta Leire Ugadi ere, euskaraz sortzen duten Bizkaiko hiru idazle gazte. Jaialdiaren helburua da irakurle eta idazle gazteentzat topagune gisa sendotzea, gazteen komunitateak sustatzea eta kolektibo horren baitan hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzea.
Programazioa
2026/04/16: Euskaraz idatzitako mikroipuinen sari banaketa. 18:30ean.
2026/04/16: EZ TRAMARIK, EZ AMAIERARIK: LITERATURAREN ETORKIZUNA ETA ETA ETORKIZUNEKO LITERATURAK. Bideo Podcasta.
Garazi Albizua, Julen Apella, Leire Ugadi. Moderatzailea: Amalia Ibargutxi. 18:45 - 20:00.
2026/04/17: Adrienne Young-ekin hizketan. Moderatzailea: Slawka Grabowska. 18:00 - 19:00. Liburu‑sinaketa 19:00etan.
2026/04/17: Alina Not-ekin hizketan. Moderatzailea: Slawka Grabowska. 19:15 - 20:15. Liburu‑sinaketa 20:15ean.
2026/04/18: Nerea Llanesekin hizketan. Moderaitzailea: Slawka Grabowska. 18:00 - 19:00. Liburu‑sinaketa 19:00etan.
2026/04/18: Gaztelaniaz idatzitako mikroipuinen sari banaketa. 19:00.
2026/04/18: Myriam Lejardirekin hizketan: Moderaitzailea: Slawka Grabowska. 19:30 - 20:30. Liburu‑sinaketa 20:30etan.