LUMAfest! Ganbaran
LUMAfest! gazte-literatura topaketak, Ganbaran
LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak bultzatutako ekimen berria da, eta honen helburu nagusia gazte-literatura sustatzea da. Otsailaren 9, 10 eta 11an ospatuko da lehenengo edizioa, eta hemengo, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute. Literatura-topaketak irekiak eta parte hartzeko modukoak izango dira, eta bertan, Ganbara aretoan (Koldo Mitxelena Kulturuneko 3. solairuan) zein online jarraitzeko aukera egongo da.
- Bi modalitateetarako gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com
- Online aldibereko itzulpena eskainiko da, beste hizkuntza ofizialera (euskara - gaztelera, gaztelera - euskara).
- Jaialdiaren azken egunean, ostiralean, #lumafestibalamikros lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dira.
2022ko otsailaren 9a (asteazkena) –18:00 (euskara; aldibereko itzulpena gaztelera)
Topaketa Paula Gallegorekin. La tinta que nos une liburuari buruzko solasaldia
Paula Gallego (Donostia, 1995) idazle gipuzkoarra da. Irakaslea eta filologoa da, Haur Irakasle Gradua du, Hezkuntza Bereziko espezialitatean, eta baita Espainiako Hizkuntza eta Literatura gradua ere. 2014an, haren eleberria, Cristal, la guerrera esmeralda finalista izan zen Sevillako Atenoaren gazteen nobelaren sailean. Geroztik, Crossbooksekin (Planeta argitaletxea), Kiwi argitaletxearekin eta Escarlata argitaletxearekin argitaratu du. Kiwi argitaletxearen datuen arabera, salmenta arrakasta handia izaten du urtero Madrilgo liburu azoketan. LUMAfest!-en La tinta que nos une eleberriaren xehetasunak aurkeztuko dizkigu (Crossbooks, 2021).
Elkarrizketatzailea: Amaia García.
2022ko otsailaren 10a (osteguna) – 18:00 (gaztelera; aldibereko itzulpena euskarara)
Topaketa birtuala Romina Garberekin.Lobizona eta Cazadora liburuei buruzko solasaldia
Romina Garber Buenos Airesen jaio eta Miamin hazi zen. Nerabea zela, literatura munduan bataiatu zen Miami Herald egunkarirako igandeko «College She whote» zutabea idatziz. Harvard Collegen graduatu zen, eta Romina Russell goitizenarekin idatzitako bere serieak –Zodiaco– The New York Timesen nazioarteko bestseller titulua jaso zuen. Bere nobelarik berrienak Lobizona eta Cazadora dira -«Wolves of no Word» trilogiaren lehenengo bi zatiak- eta horiek izango dira, hain zuzen, LUMAfest!-en egingo dugun hitzaldiaren gai nagusia.
Elkarrizketatzailea: Slawka Grabowska.
2022ko otsailaren 11a ostirala) – 18:00 (gaztelera; aldibereko itzulpena euskarara)
Topaketa Iria Parente eta Selene Pascualekin. "Olympus" sagari buruzko solasaldia
Iria G. Parente (Madril, 1993) eta Selene M. Pascual (Vigo, 1989) 2012tik elkarrekin argitaratzen duten bi idazle dira. Horien lehen nobela, Pétalos de papel, doan argitaratu zen Interneten eta bederatzi mila irakurketa baino gehiago lortu zituen. Bigarrena, Alianzas, Everest argitaletxeak argitaratu zuen 2014an, eta Babelia kultura aldizkariak (El País) gazteentzako literatura irakurketarik onenetakoa hautatu zuen; 2015ean, berriz, Templis saria irabazi zuen, saga baten parte den nazio mailako nobela onenaren sailean. Ia hogei bat liburu argitaratu dituzte eta gaztelerazko gazte literaturaren autore maiteenak dira. LUMAfest! jardunaldietan greziar mitoak berrinterpretatzen dituen «Olympus» zientzia fikzioko serieari buruz hitz egingo digute (Nocturna, 2020- …).
Elkarrizketatzailea: Slawka Grabowska.
Gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com
Ganbara Aretoan sartzeko (3. solairua), beharrezkoa da COVID ziurtagiria (QR) erakustea.