LUMAfest!
KMKulturuneak LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa dakar aurten. Jaialdia apirilaren 3,4 eta 5ean egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean.

LUMAfest! Gazteentzako literatura festibala eta mikrokontakizun lehiaketa
KMKulturuneak LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa dakar aurten. Jaialdia apirilaren 3, 4 eta 5ean egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan, eta hor publiko gaztearentzat idazten duten hainbat idazle bilduko dira, hala nola Joana Marcús, Allison Saft edo Alice Kellen. Jaialdiak euskarazko egileentzako leku propioa dauka. Horretan, Nerea Ibarzabal bertsolaria izango dugu eta Lur Gallastegik "Zurriola beach hostel", bere azken eleberria, aurkeztuko digu.
LUMAfestek abian dauka mikrokontakizun-lehiaketa. Azken honetan parte hartzeko aukera duzue oraindik 14-21 urteko gazteok.
Horretarako, idatzi gehienez 240 karaktereko kontaketa labur bat DESIRA(TU) (izena nahiz aditza erabil dezakezu) adierazpena barne hartuz. Igo Instagramera edo/eta X-era #lumafestibalamikros traolarekin eta aipatu @lumafestibala. Mikrokontakizuna posta elektroniko bidez ere bidal daiteke: info@lumafestibala.com martxoaren 19ra arteko epea duzu. Irabazleek 180 euroko bonu bat jasoko dute, liburuak erosi ahal izateko.
LUMAfest! programa
18:00 Lur Gallastegi & Nerea Ibarzabal. Moderatzailea: Ylenia Benito. (Euskara)
19:00 Euskarazko Mikrokontakizunen sari banaketa
19:15 Formol Laborategia. Moderatzailea: Uxue Rey. (Euskara)
18:00 Allison Saft. Moderatzailea: Slawka Grabowska (Gaztelera)
19:00 Liburu sinadura Allison Saft-ekin
19:30 Joana Marcús. Moderatzailea: Slawka Grabowska (Gaztelera)
20:30 Liburu sinadura Joana Marcús-ekin
18:00 Bruno Puelles & Lidia Ciprés. Moderatzailea: Slawka Grabowska (Gaztelera)
19:00 Gaztelerazko Mikrokontakizunen sari banaketa
19:00 Liburu sinadura Bruno Puelles & Lidia Ciprés-ekin
19:30 Alice Kellen. Moderatzailea: Slawka Grabowska (Gaztelera)
20:30 Liburu sinadura Alice Kellen-ekin