Lurpeko filosofia gaztea
Datozen egunetan Gazte Filosofiaren XLVIII Jardunaldiak egingo dira Donostian, “lurpeko filosofiak” izenburupean. Azalpen xume horren atzetik biltzarraren panel desberdinetan zerrendatutako gaiok ezkutatu dira:
- Ispilua. Kultura materiala
- Nekropolitikak. Teratosozialtasunak eta adimen nahasiak
- Sexua, generoa, desioa
- Subjektu eta objektu politikoak
- Finantz krisia, ezkutuko ekonomiak eta urriketa
- Normaltasuna eta normalizatzea: iraultza bidean
- Idaztea, irakurtzea, kontatzea
Gai iradokitzaile horiek guztiak izango dute bere tokia KOLDO MITXELENA Kulturunean ere. Horrela, asteazkenean, hilak 4, Derechos de propiedad intelectual y nuevos modelos de negocio en la era digital gaiaren inguruko mahaingurua egongo da, besteak beste Simona Leviren edo Ricardo Galliren parte hartzearekin. Ostegunean, hilak 5, hitzaldi bana emango dute Empar Pinedak eta Santiago Lopez Petitek. Moderatzailea berriz, Esther Massó izango da.
Aukera aparta, beraz, filosofia gaurkotuenak dituen kezketara hurbiltzeko.