M-12: Erizaintzaren Nazioarteko Eguna

Txaloak balkoietatik 20:00etan arratsaldero, aurrekaririk gabeko aitorpen sozial eta instituzionala… Banksy artistak ere omenaldia egin die bere azken lana Southamptongo ospitale bateko langileei eskainiz. Urtero maiatzaren 12an ospatzen den Erizaintzaren Nazioarteko Egunak garrantzi berezia hartu du aurten, bizitzen ari garen osasun-larrialdi egoera dela eta, alde batetik, eta Florence Nightingale erizainen aitzindaria jaio zenetik 200 urte betetzen direlako, bestetik.
Florence Nightingale erizain britainiar bat izan zen, zeinen bokazio eta kemenak Krimeako gerran erizain izatera eraman zuen. Emakumeek edozein lanbide-eremutan parte-hartze aktiboa izatea ohiz kanpokoa zen garai batean, barne-indar horrek berak bultzatu zuen bere irizpidea ezartzea lortu eta destinatuta egon zen ospitaleetako heriotza-tasa nabarmen murriztea, gaixoen pabiloien higiene, aireztapen eta garbiketa neurriak aplikatuta. Gerra amaitu ondoren Ingalaterrara itzuli zen, non heroi nazional gisa hartu zuten eta Krimean izandako esperientziak biltzen zituzten hiru liburu idatzi zituen. Bere obrarekin, egungo erizaintzaren oinarriak ezarri zituen; erizainentzako prestakuntza espezifiko baten beharra ezarri zuen, eta, horretarako, pertsonalki parte hartu zuen ikasketa-plana diseinatzen eta koordinatzen eta erizaintza-saila antolatzen, batez ere instalazioen saneamenduarekin zerikusia zuen guztian. Bere esperientzia profesionalaren oihartzuna hain izan zen handia, Florencen adierazpenak Victoria erreginaren belarrietara heldu zirela eta honek, txundituta, Nightingale Funtsa sortu zuen 1860an Londresen, Erizaintzako lehen Eskola (laikoa) sortu zuelarik. Eskolak ikusgarritasuna eta ospea eman zion lanbideari; izangaiek bi eta hiru urte arteko prestakuntza teorikoa, praktikaldi bat eta Santo Tomas Ospitalean oinarrizko ikastaro bat osatu behar zituzten, erizaintzako profesional izendatzen zituen ziurtagiria lortu aurretik. Titulazio akademikoa lortu ondoren, Funtsaren Batzordea arduratzen zen pribatua ez zen ospitale batean haiei lanpostu bat aurkitzeaz, eta, horrela, erizain prestatuenek ospitale publikoetarako lan egitea lortzen zen. Formula hori azkar hedatu zen beste herrialde askotan, eta hamarkada gutxiren buruan lanbidea sendotu egin zen eta espezializatzen jarraitu zen, gizartearen beharrei hobeto erantzuteko.
Gipuzkoan, lanbidearen bilakaera ez da beste leku askotan gertatutakotik gehiegi bereizten. Hasierako erizaintza intuitibo batetik, belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako ezagutza batera pasa zen. Une jakin batean, X. eta XV. mendeen artean, gaixoen beharrizanei erantzuteagatik kobratzen hasi ziren, eta ogibidea profesionalizazio-prozesu motel batean murgildu zen, XIX. mendera arte gauzatu ez zena. Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak 2006an argitaratutako Practicantes, matronas y enfermeras : 1904-2004 : apuntes históricos de Gipuzkoa liburuan erizaintzaren historian zehar ibilbide orokorra egiten da, lanbideak lurraldearen historian izan duen arrastoari ere erreparatuz.
Argitalpen horrek jasotzen duenez, 1485ean San Lazaroko Ospitalea inauguratu zen San Martinen, Gipuzkoako lehen ospitalea izango zena. XVI. mendeko lehen hamarkadetan, San Antonio Abad Ospitalea batu zitzaion, lehenik Santa Katalina errebalean ezarri zena, eta, 1787tik aurrera, Abuztuaren 31 kalera mugitu eta bertatik martxan jarraitu zuena. Era berean, bi hauek bi ospitale bakarrak izango zirela dio, XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera Tolosako Ospitalea (1860) eta Santa Agedako Sendategi Psikiatrikoa (1898), besteak beste, inauguratu ziren arte.
Ospitaleak eta erietxeak karitatezko ekimenekin batera bizi izan ziren mendeetan zehar, hala nola, Miserikordia Etxea, Donostiako eta Tolosako Ongizate Batzarrak eta Andere Batzordea. Liburutegian gordetzen diren ekimen horien administrazio-dokumentuek eta erregelamenduek egunerokotasunean sakontzeko aukera ematen dute. 1894an Segundo Berasateguik idatzitako Historia y situación actual de la beneficencia de San Sebastián artikuluak garbi azaltzen du ekimen hauek izan zirela, askotan, estatuko erakunde ofizialek behartsuenak zaintzeko erabiltzen zuten baliabiderik eza ordezkatu zutenak.
XX. mendean, Fraisoroko Sehaska Etxea izenakekin ezagun egin zen Gipuzkoako Amatasun Probintziala inauguratu zen, eta haren urteko jarduera-memoria batzuk Liburutegian gordetzen dira eta etxetik kontsulta daitezke. Erakunde hau sakonki ezagutzeko Eva García Magriñak idatzitako Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak argitalpena irakurtzea komenigarria da. Hamarkada batzuk geroago, Donostian amatasun gehiago irekiko dira, hala nola Udalarena edo Ategorrietakoa Villa San Josen.
Lanbidearen lekukotza dokumentalari dagokionez, XVI. mendean aipatzen dira erizainak lehen aldiz, IX. mendetik aurrera ordena erlijiosoek egiten zuten lanaren osagarri gisa. Ildo horretan, lehen aipatutako Gipuzkoako Erizainen Elkargoaren oroitzapenezko argitalpenak honako hau dio: "Erizainen eta erlijioaren arteko harreman estu horrek zentzu espirituala ematen zion haien lanari, eta sentimenduak ziren nagusi, bokazio baten isla gisa”. Lanbidearen feminizazioak, mendeetan zehar, gizartearen errekonozimendu falta ekarri zuen, ofizioa etxeko zaintza-eremura mugatuz. XIX. mendera arte, ordena erlijioso bakoitzak bere arauak betetzen zituen gaixoen karitatezko zaintzari dagokionez, baina, mende erdialdetik aurrera, eta Moyano Legearen aplikazioarekin bat eginez, erizaintzako lehen elkarte profesionalak sortzen hasi ziren Euskadin. Ingalaterratik zetozen berrikuntza-giroekin, lanbidea indarra hartzen hasi zen, eta 1867an ogibidean aritzea debekatu zitzaien bi urteko ikasketak eta ospitale-praktikak beteak ez zituztenei. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Manuel Solorzano erizain donostiarraren dibulgazio-lana, zeinen erizaintzaren historiarekin lotutako hogei argitalpen baino gehiago gordetzen ditugun.
Liburutegiaren funts pertsonalak osatzen dituzten dokumentu historikoez gain, diziplinarekin lotutako hainbat dokumentu gordetzen dira KM bilduma nagusian; eskuliburuak eta oposizio-gai-zerrendak, hiztegiak, literatura profesionaleko lan erreferentzialak eta Gipuzkoako Erizainen Elkargoak argitaratutako Jalgi aldizkariaren harpidetza. Obra horiek, oro har, baliagarriak izan daitezke langile eskarmentudunen ezagutzan sakontzeko nahiz profesional berrien prestakuntzan laguntzeko, eta, salbuespenezko itxiera-egoera hau pixkanaka amaitzen doan heinean, in situ edo elektronikoki kontsultatu ahal izango dira.
Baina, erizaintzako profesionalei zuzendutako material espezializatuaz gain, batzuetan erizainak fikziozko istorioen protagonista bihurtzen dira. KMn badaude pasadizo dibertigarriz, istorio sakonagoez, dramaz edo misterio entretenigarriz betetako errealitateak irudikatzen dituzten liburu eta filmak. Jarraian, aste gutxi barru Liburutegitik maileguan eraman ditzakezuen gomendio batzuk proposatuko dizkizuegu. Eta, zuen hautua argi duzuenontzat eta interesatzen zaizuen irakurketa edo filma ziurtatu nahi duzuenontzat, gogoan izan webguneko erabiltzaile-datuekin identifikatzen bazarete erreserbatu ahal izango dituzuela eta jaso ahal dituzuenean abisatuko dizuegula. Laster arte!
Liburuak:
Adiós a las armas / Ernest Hemingway.
http://kmliburutegia.eus/Record/57811
La vida es suero : historias de una enfermera saturada / Saturnina Gallardo
http://kmliburutegia.eus/Record/737557
El tiempo entre suturas / Saturnina Gallardo ; prólogo de Luis Piedrahita.
http://kmliburutegia.eus/Record/737556
Las uvis de la ira / Héctor Castañeira.
http://kmliburutegia.eus/Record/739427
De la mano : testimonios de una enfermera / Christie Watson ; traducción de María Serrano.
http://kmliburutegia.eus/Record/756374
Alguien voló sobre el nido del cuco / Ken Kesey ; traducción, Mireia Bofill.
http://kmliburutegia.eus/Record/734981
Historia de una enfermera / Lola Montalvo.
http://kmliburutegia.eus/Record/742665
Mariela / Yolanda Guerrero.
http://kmliburutegia.eus/Record/764625
El mundo según Garp / John Irving
http://www.kmliburutegia.net/Record/120787
Historia de una monja / condensado del libro de Kathryn Hulme ; versión de Antonio Ribera ; ilustraciones de Austin Briggs.
http://kmliburutegia.eus/Record/736063
Diario de una enfermera / Isla Correyero.
http://kmliburutegia.eus/Record/277381
Así empezamos : (memorias de una enfermera) / por María Rosa Urraca Pastor.
http://kmliburutegia.eus/Record/98823
Un cuento de enfermera / Louisa May Alcott ; traducción de Jorge Rus.
http://kmliburutegia.eus/Record/691701
La enfermera de Brunete / Manuel Maristany.
http://kmliburutegia.eus/Record/558674
La comemadre / Roque Larraquy.
http://kmliburutegia.eus/Record/705019
Laberintos de la noche / Anne Perry; traducción de Borja Folch.
http://kmliburutegia.eus/Record/743549
La nueva Magdalena / Wilkie Collins ; traducción de J.M. Lacruz y A. del Moral.
http://kmliburutegia.eus/Record/756023
Trópico de la violencia / Nathacha Appanah ; traducción, Mercedes Corral.
http://kmliburutegia.eus/Record/770694
Bolero en la villa de los viejos / Fatos Kongoli ; traducción del albanés de Ramón Sánchez Lizarralde.
http://kmliburutegia.eus/Record/716648
La muerte espera en Herons Park / Christianna Brand ; traducción del inglés de Raquel G. Rojas.
http://kmliburutegia.eus/Record/739076
Las hijas de la villa de las telas / Anne Jacobs ; traducción de Paula Aguiriano y Ana Guelbenzu.
http://kmliburutegia.eus/Record/761605
En silencio / Marin Ledun ; [Albertina Rodríguez Martorell, de la traducción.
http://kmliburutegia.eus/Record/750586
Años felices / Gonzalo Torné.
http://kmliburutegia.eus/Record/733438
Nidos / Maite Gurrutxaga ; [guión e idea], Dejabu Panpin Laborategia.
http://kmliburutegia.eus/Record/688174
Dos puntos de vista / Uwe Johnson ; traducción de Iván de los Ríos.
http://kmliburutegia.eus/Record/759352
El abrazo / Marina Mayoral.
http://kmliburutegia.eus/Record/712348
Estudio en negro / José Carlos Somoza.
http://kmliburutegia.eus/Record/768129
Cerco : Ole, Tom Roger y Paula / Carl Frode Tiller ; traducido del noruego por Cristina Gómez-Baggethun y Oyvind Fossan.
http://kmliburutegia.eus/Record/771425
Unos días para recordar / Marie-Sabine Roger ; traducción de Elena del Amo.
http://kmliburutegia.eus/Record/696692
Expiación / Ian McEwan ; traducción de Jaime Zulaika.
http://kmliburutegia.eus/Record/436349
DVD:
Alguien voló sobre el nido del cuco [Vídeo] / [dirección], Milos Forman ; [producción], Michael Douglas, Saul Zaentz ; [guión], Bo Goldman, Lawrence Hauben ; [música], Jack Nitzsche ; [fotografía], Haskell Wexler.
http://kmliburutegia.eus/Record/752894
Getting on [Vídeo]. [Temporada 1] / [dirección], Peter Capaldi ; [productor], Geoff Atkinson ; [guión], Jo Brand, Vicki Pepperdine, Joanna Scanlan ; [fotografía], Casper Leaver.
http://kmliburutegia.eus/Record/749135
El paciente inglés [Vídeo] / [dirección y guión], Anthony Minghella ; [producción], Saul Zaentz ; [música], Gabriel Yared ; [fotografía], John Seale.
http://kmliburutegia.eus/Record/755142
Adiós a las armas [Vídeo] = (A farewell to arms) / [dirección], Charles Vidor ; [guión], Ben Hecht ; [música], Mario Nascimbene ; [fotografía], Oswald Morris.
http://kmliburutegia.eus/Record/697543
Expiación [Vídeo] : más allá de la pasión / [dirección], Joe Wright ; [producción], Tim Bevan, Eric Fellner, Paul Webster ; [guión], Christopher Hampton ; [música], Dario Marianelli ; [fotografía], Seamus McGarvey.
http://kmliburutegia.eus/Record/583930
Mi mapa del mundo [Vídeo] = A map of the world / [dirección], Scott Elliott ; [producción], Kathleen Kennedy, Frank Marshall ; [guión], Peter Hedges, Polly Platt ; [música], Pat Metheny ; [fotografía], Seamus McGarvey.
http://kmliburutegia.eus/Record/736259
En el amor y en la guerra [Vídeo] / [dirección], Richard Attenborough ; [producción], Richard Attenborough, Dimitri Villard ; [guión], Anna Hamilton Phelan, Allan Scott, Clancy Sigal ; [música], George Fenton ; [fotografía], Roger Pratt.
http://kmliburutegia.eus/Record/611214
Sangre en Filipinas [Vídeo] / [dirección y producción], Mark Sandrich ; [guión], Allan Scott ; [música], Miklós Rózsa ; [fotografía], Charles Lang.
http://kmliburutegia.eus/Record/673445
Despertares [Vídeo] / [dirección], Penny Marshall ; [producción], Lawrence Lasker, Walter F. Parkes ; [guión], Steven Zaillian ; [música], Randy Newman ; [fotografía], Miroslav Ondricek.
http://kmliburutegia.eus/Record/484860
El mundo según Garp [Vídeo] / [dirección], George Roy Hill ; [producción], Robert L. Crawford, George Roy Hill ; [guión], Steve Tesich ; [música], David Shire ; [fotografía], Miroslav Ondrícek.
http://www.kmliburutegia.net/Record/509775