Mahai-ingurua: Enpresaren giza partaidetza krisiaren erantzun gisa
Enpresetan langileek duten parte hartzeari buruz mahaingurua egingo da asteazkenean, hilak 16an, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, arratsaldeko 7:00etan. Demokrazia ekonomikoaren gaiak gero eta interes handiago pizten du enpresa eta eragile ekonomiko eta sozialen artean. Noticias de Gipuzkoa egunkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza departamentuaren laguntzarekin antolatutako jarduera honetan foru laguntzen bidez ildo honetan aldaketa prozesuak hasi dituzten hiru enpresa ezberdinetako ordezkariek izan duten esperientzia partekatuko dute. Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatuak eta Oscar Usetxi saileko zuzendariak ere parte hartuko dute topaketan. Mahaingurura bertaratzen direnei Gipuzkoa 2020 Foroan ateratako ondorioak jasotzen dituen argitalpena banatuko zaie.
(argazkia: medialab prado){jcomments on}