Maialen Lujanbio Berrirakurtzen zikloan
Gaur, apirilak 8, arratsaldeko 7:30tan, KOLDO MITXELENA Kulturunea MEMORY DUMP kolektiboarekin batera antolatutako Berrirakurtzen zikloko bigarren jardunaldia ospatuko da erakustaretoan.
Maialen Lujanbio, 2009ko Euskal Herriko bertsolari txapelduna eta arte ederretan lizentziatua, izango da jardunaldiaren protagonista nagusia. Berrirakurtzen zikloan, protagonistek liburu bat aukeratzen dute eta horren inguruko berrirakurketa bat eskaintzen dute, liburuaren iritzi pertsonal berri bat emanez. Maialenek aukeratu duen liburua, John Berger-en "Aquí nos vemos" liburua izan da.
Oso aukera ona Maialen Lujanbio bertsolariari hobeto ezagutzeko John Berger-en liburu honi esker.
Hitzaldia euskaraz emango da.