Maiatzako bideo nobedadeak
Hona hemen apirilean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Gidoi bikain bati esker “Intocable” izeneko lanak trebetasun handia erakusten du tentsio handiko gaiak -hiri bazterretako marjinalitatea, azalaren kolorea, pobrezia- kontzientzia txarrik gabeko entretenimendu bihurtzeko. Une atsegin bat pasatzeko.