Maiatzaren 18tik 25era: Donostiako Creative Commons Zine Jaialdia. Sail Soziopolitikoa
Baimen askeekin egindako zinea komunikabide orokorrek izkutatzen edo baztertzen dituzten errealitateak agerian ipintzeko, ikuspuntu berriak emateko edo denuntzia publikoak egiteko modu eraginkor bat da. Bertan sozialki komprometituak dauden zinegileen, aktibista indibidualen eta talde edo plataformen lanak erakutsiko ditugu.
Guztira 10 dokumental ikusi ahal izango ditugu eta hauetan gaia soziopolitika izango da. Hiritar partehartze prozesuak, krisia, okupazio mugimendua, transizio garaiko borroka, Ruandako gatazka edo kaleratzeak dirá edizio honetan ikuituko ditugun gaietako batzuk.