Maiatzeko bideo nobedadeak

Hona hemen apirilean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Steven Spielbergek zuzendutako “West Side story” berria remake zoragarria da, eszenatoki koloretsuak, eszena onak eta saio musikalak dituena, dena ondo orkestratuta eta ondo koreografiatuta. Julia de Paz Solvasek egindako “Ama” lehen filmak amatasun mitifikatuari bakardadean aurre egiten dioten emakume askoren historia kontatzen du. Denis Villeneuvek zuzentzen duen “Dune” filma Fran Herberten “Dune” zientzia-fikzioaren klasikoaren egokitzapen zinematografiko berria da. Joeraren kontrako film bat. Ikusgarria bezain lasaia. Arriskutsua eta bibratzailea. Harry Macqueenek zuzendu eta idatzi duen “Supernova” filmak bikote baten bizitzako azken etapa garatuko duen bidaia aurkezten du, non pertsonak horiek beren afektuak, eta beldurrak adierazten dituzten. Óscar Aibarrek zuzentzen duen “El sustituto” filma ederki girotuta dago, eta 80ko hamarkadako Espainiari buruzko narrazio arin eta zorrotza azaltzen du. “Benedetta” Paul Verhoevenek zuzendutako filma da, non Benedetta Carlini monja mistiko eta lesbianaren biografia sutsua egokitzen den. Albert Dupontelen “Adiós, idiotas” umore beltzez betetako tragedia burleskoa da, gizarte garaikidearen gaitz digitalen ikuspegi kaustikoa eskaintzen duena.