Maiatzeko bideo nobedadeak
Hona hemen apirilean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Matteo Garronek, “Pinocho”-ren zuzendariak, orain arte ikusi den moldaketarik sinesgarriena, dibertigarriena eta zirraragarriena sortu du. Klasikoa bitxiagoa eta beldurgarriago egiten duen zentsurarik eta aizuntzerik gabeko bertsioa. “Rifkin's Festival”, Woody Allenek aurreko Zinemaldian estreinatu zuen komedia donostiarra. Donostian paseo atsegin bat egitea proposatzen digu zuzendariak, bizitzaz, maitasunaz eta arteaz hitz egiteko. Klaus Härö-ren “El artista anónimo” sentimendu oneko drama bat da, film atsegina, umore irri-maltzurrekoa, eta gehiegizko sentimentalismoaren tranpan erortzea saihesten duena.