Maiatzeko bideo nobedadeak
Hona hemen apirilean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Enpatia falta den garai honetan, “Entre dos aguas” datorkigu, Donostiako 2018. urteko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Oskola irabazi zuen filma, Isaki Lacuestak zuzendua. Sentsibilitate eta errespetu handiarekin datorkigu “La leyenda del tiempo” zikloa ixtera, elipsiz betetako hamabi urteren ondoren, non hainbeste eta hain gutxi aldatu den aldi berean. Bi filmak elkarri lotuta daude, bai erakusten duten horretan, bai kontatu gabe uzten duten horretan ere. Carlos Vermut emakumeen istorio batekin dator berriro, oraingoan soilik femeninoan, “Quién te cantará” izeneko filmean. Lila Cassen izeneko abeslari baten istorioa kontatzen du: ia erabateko amnesia bat nozitu ondoren bira bat egin ahal izateko, karaoke imitatzaile bat kontratatzen du, Violeta izenekoa. Bien artean sortuko den harreman sinbiotikoaren ondoren, biak berpiztu egingo dira.