Ekaineko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere

Maiatzeko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Santiago Veraren “Quien recuerda a Theresa Baker” eleberrian, Norman Greene serieko hiltzaileak Harmony Lake hiria izutuko du. Nicholas Baker detektibeak hil eta urtebetera, neska gazte baten gorpua agertuko da, horrek, zauri zaharrak irekiko ditu komunitatean. Aurreko krimenekiko antzekotasunek ziurgabetasuna sortuko dute. Declan Jacobson kazetaria, herrira joango da kasua betetzera, eta laster bere pausoak Bakerrenekin gurutzatuko dira.
Goiatz Labandibarren “Eresia: hil-kanta aitari”. Aitzol Agirreren alaba Talak, urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian.
Donald Hendersonen “El señor Bowling compra el periódico” eleberrian Bowling jaunak, hiltzearen bultzadari jarraituz, bere emaztea arrazoi ekonomikoengatik hilko du eta horren ondorioz heriotzarekin obsesionatuko da. Ez da hiltzaile arrunta, izan ere, krimen bakoitzaren ondoren, nahita egindakoaren arrastoak uzten ditu, harrapatua izateko. Evening Standard-a egunkaria konpultsiboki erosiko du, polizia-ikerketaren aurrerapenak jarraitzeko. Hala ere, Bigarren Mundu Gerrako Londresen, bere hilketak nazien bonbardaketen kaosean galdu egingo dira, justiziak bera harrapatzea zailduz.
Ricardo Gómezen “Patria, la buena” eleberria Hernanin kokatzen da hasieran, 1985ean, Alberto Martín Legorbururen ustekabeko hilketarekin, GALen atentatu batean. Bere amak, Arantxak, "Un, dos, tres... responda otra vez" telebista-saioren oso jarraitzalea denak, lehiaketan parte hartzeko aukera izango du. Angel, Albertoren anaia, Albertoren heriotzak eta ezker erradikaleko militante batekin zuen harremanak bultzatuta, ETA erakunduan murgilduko da. Antolakuntzak Arantxa eta bere familiaren parte-hartzea erabiliko du Madrilen komando bat prestatzeko estalki gisa, programan ahalik eta denbora gehien mantentzeko helburuarekin. Bitartean, Barne Ministerioak eta beste eragile batzuk plan bereziak izango dituzte Anjelentzat, Irenerentzat eta, oro har, euskal egoerarentzat.
Maixa zugastiren “Zozabarrak” eleberrian, Juneren bizitza ustekabeko ikasgela-aldaketak hankaz gora jarriko du azken honen bizitza. Indarkeria eta ankerkeria ezagutuko ditu. Eta baita izua ere. Udaberrian agertuko ziren lehen beldurrak, ahizpa atzerrira joatean. Hala ere, udazkenean, zozabarren etorrerarekin itxiko du haurtzaroko atea betiko. Garai ilun horretan ezagutuko du adiskidetasuna ere, Loretorena eta Mariarena.
Gervasio Posadasen "El fracaso de mi éxito" eleberriak, Gonzalo Montenegrori buruz hitz egiten du. Gonzalo Madrilen isolatuta bizi den egile frustratu eta dibortziatua da. Ez du ulertzen bere liburuak zergatik ez diren interesgarri eta zergatik ematen duen arinkeriek nola duten arrakasta. Alaba nerabe bat deskonektatu bat du, irakurtzeko batere interesik ez duena. Gonzalok, gogoz kontra onartu beharko du futbolari ospetsu baten autobiografia idaztea fakturak ordaintzeko. Bere azken liburua izango dela erabakita, Instagrameko kontu bat sortuko du, poeta digital gazte baten itxura hartuz, eta, bere harridurarako, kontua birala bihurtuko da, munduarekiko eta alabarekiko lotura berpiztuz.
KOMIKIAK
Derek Kirk Kimen “La Última sirena” komikian, sirena bakarti bat noraezean dabil, arrazoiaz haragoko bilaketa batean. Aurrera jarraitzeko, ur-poltsa txikien arteko tarte amaigabeetatik bizirik atera beharko du, arnasa hartu ahal izateko. Lottie bere baratxuri banaezinarekin batera, sirenak kanibal zibernetiko eta piztia mutante beldurgarrien zerrenda ibiltarietatik ihes egin beharko du.
Isaac Sánchezek, "Buena gente" komikian 60ko hamarkadako Espainiara eramango gaitu. Benquerencia del Rio herri isolatuak lehiaketa bat antolatu zuen bertako pertsonarik onena aukeratzeko. Irabazteko auzotarren arteko lehiak itxurazko eta ospezko borroka piztuko du, eta horrek ondorio tragikoak eta ustekabekoak eragingo ditu.
Carlos Azagrak idatzi eta marraztutako "Historias del punk" lanak omenaldi bat egingo die komiki formatuan punkaren jatorriari, kontzertuei, tokikoei eta espazio propioen aldeko borrokari. Historia kronologiko bat baino gehiago, kontrolaren aurkako jarrera eta erresistentzia ospatzen ditu, punkak hainbat estilotan nola eragin zuen erakutsiz, eta oraindik ere indarrean jarraitzen duela aldarrikatuko du, umorez eta garai hori bizi izan ez zutenentzat gomendagarria da.
“Mama sapiens: historia ilustrada de la maternidad”, Soline Bourdeverre-Veyssierek idatzia eta Léna Pirouxen irudiekin egindako komikia. Bertan, Gabriellek, bere lehen seme-alabaz haurdun dagoela, egungo emakumeak, amatasunaren historia zeharkatzen du bere sorreratik gaur arte. Historialari batek eta bere arbasoen oroitzapenek gidatuta, bere esperientzia hobeto ulertu eta galdera berriei aurre egiten lagunduko dion bidaia sortuko du.
“La gran negación” komikian, Roberto Grossik, zientzia, historia eta politika uztartu ditu. Gizakiak eragindako klima-aldaketaren ukazioa jorratzen du, mehatxu horrek, gure biziraupena nola jartzen duen arriskuan bistaratuz. Eta agerian utziz ingurumen-hondamendiaren atzean dagoen krisi demokratikoa.
“La compañera” komikian ibilbide autobiografiko baten bidez, Agustina Guerrerok bere oroitzapenak eta memoria pertsonala arakatuko ditu, "la compañera" izeneko irudi sinboliko batekin batera, autoezagutzarako eta zorionaren bilaketarako bidaia bat sortuz.