Maiatzeko interesguneak
Maiatzean 250 urte beteko dira Georg Philipp Friedrich von Hardenberg idazle eta filosofo alemaniarra jaio zela, Novalis bezala ezagunagoa, alemaniar erromantizismoaren lehen garaiko ordezkaria. Hogeita hamar urte bete baino lehen hil zen Novalis garaiko literatura lirikoaren erreferentea da, Friedrich Hölderlin, Heinrich Heine eta Goetherekin batera. Horregatik, lehen solairuko interesgunea poetari eta hark ordezkatutako mugimendu kulturalari eskainiko diogu.
Solairu berean, eta poeta erromantiko batetik garaikide batera, Hasier Larretxea nafarraren lanera hurbiltzea proposatzen dizuegu, baita Funambulista argitaletxeak argitaratutako liburuetara hurbiltzea ere. Argitaletxe madrildar hau XX. mendeko autore klasikoen lanak berrikusteaz gain, gaur egungo egile europar eta latinoamerikarrak ezagutzera emateaz arduratzen den kultur proiektua da.
Eta guztiz iristen ez dela dirudien udaberrira eguzkia eta beroa erakartzeko itxaropenez, 0 solairuko interes-guneak baratzeei, lorategi-baratzeei eta hiri-baratzeei buruzko liburuei eskaini dizkiegu, alde batetik, eta lorategietan gertatzen diren istorioei, bestetik.
Azkenik, aste honetan Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren hamabosgarren edizioa ospatzen dela aprobetxatuz, fonotekako sarreran genero horretako DVD sorta bat prestatu dugu.