Maiatzeko musika nobedadeak
Hona hemen apririlean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Zabaldu ateak” izeneko diskoa Urtzek argitaratu duen zortzigarrena da. Pop-rock melodikozko hamar gai berri jasotzen ditu, metalizatu gabekoak, oso letra optimistekin eta interpretaziorako oso irekiak, feminismoa eta migrazioa gaitzat hartuta, besteak beste. Maite Larburu konpositoreak, biolin-jotzaileak eta abeslariak, bakarkako bere lehen diskoa atera berri du, “Hezurren azpian” izenekoa. Holandan bizi zenean bi disko argitaratu zituen Neighbor bikotearekin. Orain, Euskadira itzuli da eta euskara hutsean egindako hamaika kantu osatu ditu, horietako lau Harkaitz Canok idatzitakoak.