Maiatzeko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Ángel Luis Sucasaren “El juego de Zhara” izeneko eleberria Amaro eta Judyren ikuspegitik irakur daiteke. Bi istorioen amaiera liburuaren erdian dago, eleberri kapikua baita, eta erdialdeko orrietan Zharak pertsonaia bakoitzari bidalitako eskutitz bat aurkituko duzu, komiki formatuan. Horrez gain, pertsonaiek sortzen dituzten bideojokoekin ibiltzeko aukera izango duzu. Juan José Millás idazlearen “La vida a ratos” izeneko eleberrian, berriz, irakurlea narratzailea bezain protagonista da, sekretupean aurkituko baitu kontakizun bat, idazten duenak bakarrik ezagutzeko sortua izan dena fikzioan. Pertsonaia baten hiru urteko bizitza baino gehiago jasotzen duen egunerokoa da -bitxia bada ere, Juan José Millás deitzen da-. Pertsonaia hori oso librea, neurotikoa eta dibertigarria da, baita ironikoa eta hipokondriakoa ere, inork ikusten ez gaituenean azaltzen garen modukoa.