Maite Arroitajauregi gurean
Berrirakurtzen zikloaren barnean, irailaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 7:30etan, eta Areto nagusian, Maite Arroitajauregi, baita Mursego ezizenez ezaguna, gurekin izango da. Berak berrirakurriko eta berreinterpretatuko duen liburua Historia de Gloria: (amor, humor y desamor) da, Goria Fuertes-ena.
Euskaraz arituko da.
Irakurketa erdigune duen zikloa da Berrirakurtzen. Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik? Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizuna, duela hilabete astindu zintuena, ausaz topatu zenuena, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituena... Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko.Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean.
KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Memory Dump-ek antolatuta.
(argazkia: julio albarrán){jcomments on}