'Man-eaters' komiki bilduma
Man-eaters
Chelsea Cain eta Kate Niemczyk
Astiberri, 2019 eta 2021
Izenburua bera da iradokitzailea: euskaraz ‘gizon-jaleak’ gisa itzuli genezake denek ulertzeko moduan. Istorio hau hilerokoa ardatz duen komiki berritzaile bati buruzkoa da. Emakume zein gazteak hilerokoarekin batera gizon-jale bihurtzen baitira. Eta egoera honi aurre egin asmoz gobernuak iturriko ur edangarriaren bidez zabalduko du egoera honi aurre egiteko modua.
Neska gazte taldea izango da protagonista, beraietako bat batez ere. Egoera honi aurre hartu nahian, iturriko ura edateari utziko dio gizarteak, eta patriarkatuak jarritako legeei muzin eginez.
‘Man-eaters’ 3 liburukiz osatutako seriea da. Gaia berez berritzailea da komikigintzan, baina baita egileek gaia lantzeko erabiltzen dituzten teknikak ere. Komiki hau binetetan, anuntzio zein publizitate berezia txertatuz, gazteen aldizkari ohikoen forma sartuz eta fotonovela estiloa ere erabiliz osatu baitute.
Egileak, Kate Niemczyk eta Chelsea Cain, Marvel ekoiztetxearentzat lanean ari zirela bururatu zitzaien komiki hau garatzeko ideia. Marvelen lanean ari ziren Visioni buruzko proiektua atzean utzi, “ideien fabrikatik” irten, eta beraien kasa hasi ziren euren proiektu ausart eta berritzaile honetan lanean. Proiektuak arrabotsa sortu zuen argitaratu berritan, eta baita Eisner sarietarako izendapena ere.
Oraingoz Astiberrik lehen bi aleak argitaratu ditu, lehena 2019an eta bigarrena berriz, 2021ean. Komiki serie honek ez du inor mutu utziko. Denetarik dauka: umorea, komiki alternatiboaren kutsua, zientzia fikzioa, distopia, eta feminismoa, bereziki azpimarratzekoa den gaia azken hau.