Mandaseko Dukea, haren heriotzaren mendeurrenean
2017ko abenduan, Fermín Lasala Collado, Mandaseko dukea hil zenetik 100 urte bete direnean, liburutegian gordetzen diren haren lanen lagina erakusgai izango da, pertsonaiaren ikuspegia osatzeko. Jakina denez, bere agiritegi pertsonala eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, non iker daiteke Tolosan dagoen Agiritegi Orokorrean eta bere liburutegia – 10.000 ale ingurukoa, politika orokorrean, diplomazioa eta historian espezializatua – Donostiako Udalari laga zion, zeinek gordetzen duen Udal Liburutegiko zerbitzu zentralean, Mandaseko Dukearen aretoan.