Manga estiloko komikiak
Japoniar komiki tradizionalak izendatzeko Manga hitza erabiltzen da, jatorriz “marrazki xelebreak” edo “marrazki kapritxosoak” esan nahi duen hitza da. Marrazki hauek, japoniako jatorrizko idazkera mantentzen dutelako bereizten dira, biñetak eta orriak eskuinetik ezkerrera irakurtzen direlarik. Normalean denbora luzean zehar argitaratzen diren serieak izaten dira eta hauetan agertzen dien pertsonaiak, ekialdeko aurpegiera izango duten arren, bereizgarri bezala mendebaldeko begi handiak izango dituzte.
Mangaren arrakasta Bigarren Gerra Mundialaren ostean iritsi bazen ere, 80. hamarkadatik aurrera honen hedapena nabarmenagoa izan zen, besteak beste, telebistako serie ezberdinen arrakastak bultzatuta, hala nola, Mazinger Z, Captain Tsubasa, Dragon Ball edo Saint Seiya.
Guzti hau kontutan izanda, azken urteetan, gure manga katalogo zabala indartzen joan gara. Gaur egun, gure bilduman 1300 manga komiki inguru topatu daitezke, eta horietatik 300 bat azken bi urteetan eskuratu ditugula esan beharra dago.
Erosketa hauek burutzeko orduan kontuan hartzen ditugun indikadoreak, besteak beste, erabiltzaileen maileguen estadistikak, mangan adituen direnen blog ezberdinak kontsultatu eta aztertzne ditugu, Komiki azoketan aurkezten diren nobedadeak gertutik jarraitzen ditugu eta argitaletxeen salmenta handienak zeintzuk diren ere kontutan izaten dugu.
Manga komikiak hainbat generotan banatu daitezke, kasu honetan demografikoki aztertuko ditugu generoak, hau da, irakurleen arabera. Sailkapen honen barruan 5 talde bereiztuko ditugu:
• Kodomo, haurrentzat zuzendutako generoa. Honen barruan topatu ditzakegun izenburuak Doraemon edo Pokemon besteak beste.
• Shonen, 13 eta 18 urte bitarteko mutil gazteei zuzendutakoa da. Genero honetan abenturazko istorioak, kirola, borrokak… gure katalogoan serie ezberdin hauek topatzeko aukera izango duzue; Dragon Ball, Naruto, Astroboy… beste batzuen artean.
• Shojoren kasuan 13 eta 18 urte bitarteko neska gazteei zuzenduta dago. Shonen generoaren barruan maitasunerako lekua ez badago, hemen topatzeko aukera izango dugu, normalean pertsonen arteko harremanetan eta sentimenduetan zentratzen da. Honen barruan, Marmalade Boy, Candy Candy … besteak beste
• Seinen generoa 18 urtetik gorako gizonezko irakurleentzat zuzenduta dago, orokorrean gaiak sakon eta ilunagoak dira, gai politikoak, ekonomikoak, biolentzia… agertu daitezkeelarik. Izenburu batzuk aipatzearren; 3x3 eyes, Issak, Tokyo Ghoulc, La pequeña forastera: Siúil, a Rún…
• Azkenik Josei generoa aipatuko dugu, Seinen generoan bezalako gaiak topatu ahal ditugu honetan baino 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutakoak batik bat. Honen barruan topatuko ditugun izenburuak; Honey and clover, Mujeres del zodíaco…
Guzti honekin, gure katalogoan aurkituko duzuen manga komikien aukeraketa ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.