Manuel Larramendi (1690-1766)
Heriotzaren 250 urtemuga izan eta Manuel Larramendiren lan ikaragarriena gogora ekarri nahi dugu, Loiolan eginiko Diccionario Trilingüe, Castellano, Bascuence y Latín, hain zuzen, 1745 urtean argiataratua, bi liburukitan. Lehenengoa (A-H), Gipuzkoari eginiko eskaitzarekin hasten da eta jarraian hitzaurre luze batean egileak bere lana eta ikuspuntuak adierazten ditu. Bigarrenean (I-Z), berriz, laburragoa, terminoak baino ez ditu jasotzen. Ingurunean erabilitako hitzak, euskararen lurraldean zehar egindako bidaietan bildutakoak eta hainbat neologismo hartu zituen osatzeko. Larramendiren lan hura eragin handienetakoa izan zen gure hizkuntzaren lexikoan argitaratu zenetik XX. mendea hasi arte.