Manuel Vázquez Montalbán (1939-2003)
Vázquez Montalbán idazlea izan zen baina bere burua gisa honetan ere ikusten zuen: kazetari, nobelagile, poeta, entsegugile, antologo, hitzaurre-egile, umorista, kritikari, gastronomo, culé, eta, oro har, pertsona emankortzat zeukan bere burua.
Nobela beltzaren idazle arrakastatsuenetakotzat hartzen da, Pepe Carvalho pertsonaiari esker. Lehenengo aldiz, Yo maté a Kennedy obran azaldu zen, 1972. urtean, eta idazlea hil arte iraun zuen. Nobela horietan, Vázquez Montalbánek inork baino hobeto erretratatzen zuen estatuko egoera soziopolitikoa, eta bere beste zaletasunetako bati ospe handia eman zion, gastronomiari, hain zuzen.
Espainiako Narratiba Saria eta Europako Literatura Saria irabazi zituen Galíndez lanarengatik 1991. urtean; Kritikaren Saria El estrangulador lanarengatik, 1994. urtean, eta Ennio Flaiano Nazioarteko Literatura Saria Autobiografía del general Franco izenekoarengatik. Eta azkenik, bere lan osoagatik, Espainiako Letren Saria eman zioten, 1995. urtean.
Hura jaio zela 75. urteurrena betetzen denean, zuen eskura ipiniko dugu haren obra.
{jcomments on}