Marcapáginas: Maider López-en proiektua, Consonnirekin elkarlanean

Liburu bat irakurtzen dugunean markatu egiten dugu momentuko orrialdea gure inguruan aurkitzen dugun zerbaitekin: tren-txartel bat, zinemarako sarrera bat edo asteko erosketaren zerrenda. Hala, liburu bakoitzean, irakurketa-une horri lotutako berariazko oroitzapen bat gelditzen da. Orri-markatzaile gisa egunero erabiltzen diren objektuz osatutako amateur bilduma bat sortu nahi dugu zure oroitzapenekin. Informazio gehiago: www.consonni.org