Marco Polo

Irudikatzailea. Irudimenak eta grina biziak ezintasuna gainditu eta pentsaezinak izan ditugun lurraldeetara eramaten gaituzte.
Ibiltaria. Txangoaren egitate fisikoa azaltzen du, nahiz Marco Polorena, nahiz garaian garaiko beste bidaiarienak: joanera eta ekipaia, itzulera eta handik ekarritako oroigarriak, eta bidaiari buruzko kontakizunak.
Galdu baina irabazi. Bidaia guztiak, Marco Polorena barne, dira alde batetik aberasgarri, eta bestetik galgarri: ohiturak eta usadioak, otoruntzak eta janak, hizkuntzak eta eleak, idazkerak, erlijioak... eta ikur berriak aberastasun dira, baina gure mundu ezaguna bakartzat jotzearen segurantza galtzen dugu.
Atzerrian atzerritar. Diplomazia, merkatalgaiak, agintariak, txanponak. Zer eta noren bila abiatu zen Marco Polo, zer edo nor aurkitu zuen hain baliotsu bilakatzeko?
Bere iraganaren etorkizuna. Europa eta Erdialdeko Asia nahiz Txinaren arteko topaketa haundia bigarren aldiz gertatuko da XX. mende hasieran, eta kontraesanez beterik etorriko da -ordurako, Europako jauregi eta gaztelu guztiak korrituak zituen XVIII eta XIX. mendeko chinoiserie-aren boladak-.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17