Margaret Atwood (1939- )
Idazle kanadar horrek 75 urte bete zituen azaroaren 18an.Nobelagile eta olerkari ospetsua izateaz gain, oso ezaguna da giza eskubideen alde egiteagatik (Nazioarteko Amnistiaren erakundekoa da), eta baita naturaren alde lan egiteagatik ere, hegaztien alorrean batik bat (BirdLife erakundekoa da). Izan ere, bere aitaren arrastoari jarraitu dio, zoologo bikaina izan baitzen hura.
Literaturako Nobel Saria lortzeko kinielatan hor dago beti, behin baino gehiagotan izendatua izan baita.2008. urtean Letretako Asturiasko Printzearen saria jaso zuen.
Aipatu beharrekoak dira, besteak beste, honako lan hauek: The Edible Woman, Surfacing, Dancing Girls, The Handmaid's Tale, Alias Grace, The Blind Assassin, Oryx and Crake, The Penelopiad,The Curse of Eve, Once Upon a Time, The Year Of The Flood, Payback eta Un día es un día.
75. urteurrena duela eta, idazle kanadar bikain hori ezagutzera gonbidatzen zaituztegu KMKko Liburutegian.