Mari Luz Esteban Berrirakurtzen zikloan
Bihar, arratsaldeko 7:30tan, erakustaretoan, KOLDO MITXELENA Kulturunea MEMORY DUMP kolektiboarekin batera antolatutako Berrirakurtzen zikloaren hirugarren jardunaldia ospatuko da.
Mari Luz Esteban, antropologo eta idazlea, eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia irakaslea, izango da hirugarren jaurdunaldi honen protagonista nagusia. Berrirakurtzen zikloan, gonbidatuek liburu bat aukeratzen dute eta horren inguruko berrirakurketa bat eskaintzen dute, liburuaren iritzi pertsonal berri bat emanez. Kasu honetan, Mari Luz Esteban-ek, Élisabeth Badinter-en ‘La mujer y la madre’ liburua berrirakurriko digu
Oso aukera erakargarria generoari buruzko liburuak egiten ari den artista honi ezagutzeko.