Komiki aurkezpena: Zugarramurdiko Maria
Komiki aurkezpena
Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak
Miren Mindegia eta Adur Larrea
Nabarralde
Azaroaren 29an 18:00tan Komikigunean
Adur Larrea komikigilearen lan berria da honakoa, gidoia Miren Mindegiak burutu du. Nabarraldek Euskal Herriko historia gaitzat hartuta argitaratzen duen formatu honetako bigarren alea izango da. Lehen alea Angel Rekaldek idatzi eta Joseba Larratxek marraztu zuen ‘Eneko Aritza, lehen errege baskoia’ izan zen. Euskaraz zein gazteleraz, honelaxe azaldu digu Nabarraldek komikiaren gaia zein izango den:
‘Mamu bat dabil Europan barrena. Sorginkeriaren mamua. Jaunaren 1609ko urtean, Pierre De Lancre inkisidoreak, d’Amou eta Urtubiako jaunek eskatuta, sorgin epaiketa eta erreketa oldeari hasiera eman zion Lapurdiko kostaldean.
Albako dukearen eskuetan eroritako Nafarroako Erresuma konkistatu berrian, herritar oldarrek ez zieten agintari berriei men egiten. Norbaitek, herritar horiek makurtzeko zigor bat ezartzea onuragarria izanen litzakeela pentsatu zuen. Eta izua, Nafarroako bazter guztietan hedatu zen: Bargotako apaiza ere epaitegietara eraman zuten, bere kaparekin sorginkeriak egin zitzakelakoan; Vianako Endregoto itsuari nekromantzia egotzi zioten...
Zugarramurdiko herrian, Del Valle inkisidoreak sorginkeriaren delirioa nafar emakumeen hantustea zapuzteko baliatu zuen, euren gorputzak sutara eramanez.’
Adur Larrea
Nabarralde