Maria Montessori
Maria Montessori
Alessio Surian, Diego Di Masi, Silvio Boselli
DeBolsillo, 2020
Maria Montessori 1870 urtean jaio zen Italiako familia burges batean, hainbat ikasketa burutu zituen, umeekin lan egitea erabaki zuen arte. Montessori eskola eta metodoaren sortzailea da hain zuzen ere. Italian Medikuntzan doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea izateaz gain, Maria hezitzailea, pedagogoa, zientzialaria, medikua, psikiatra, filosofoa, antropologoa, biologoa, psikologoa, feminista eta humanista ere izan zen.
Bere metodo eta filosofiaren azalpen zehatz zein sinplea, duela gutxi argitaratu den komiki batean topatu dezakegu. Nobela grafiko formatuan eskuragarri dugun lan honen bitartez, Montessori metodo eta eskola nola garatu zituen uler dezakegu, baita bere bizitzan zehar, alor askotan, ekarpen handiak nola burutu zituen ere. Umeen heziketaren oinarriak berrezarri zituen, jolasa heziketa prozesuaren erdigunera ekarriz, eta bere metodoa mundu osora nola zabaldu zen ulertu dezakegu. Gure katalogoan bere argitalpen batzuk eskura dauzkazue, eta horien artean baita Alessio Surian, Diego Di Masi eta Silvio Bosellik sortutako Maria Montessori komikia ere.