Mariano Arsuaga. Lorategiak airean / Jardines en el aire

Amets baten edo oroitzapen baten atzetik joatea. Unibertso koloretsu batean bizitzea.Koadro batzuei forma eman dieten gako sentikor eta intelektualak aurkitzea. Trazuen historiak deskribatzen dituzten egunerokoen orrietan barrena ibiltzea; tailer batean, haran batean jaio ziren trazuak, apika atzo, ala gaur izan ote da, bisitari bakoitzarekin topo egitean?Pinturaren intentzio sorta osoa begiratzeko, pentsatzeko eta sentitzeko leku bat.Denborarekin, lorategien gozamen iragankorrarekin jolasteko taula.Geografia hauskor amestu bat…
Erakusketa honen izenburuari dagokionez, “Lorategiak airean”, esan behar dut izen hori bat datorrela aurkezten dudan pintura sail batekin; eta, nire ustez, prestatzen aritu naizen erakusketaren espiritu globala laburbiltzen du. Atsegin dut lorategi baten eta erakusketa baten arteko paralelismoa, bata eta bestea lurzati mugarriztatu bat dira, zeinetan unibertsoa, mundu osoa jaso daitekeen. Eta biek partekatzen dute izaera bikoitz hori, aldi berean eraikuntza materialak eta intelektualak izatearena.
"Lorategiak airean" espazioan egindako esku hartze bat da, eta bere asmoa da ikuslearen ikusmen-sentsazioak areagotzea eta kolore unibertso batean sartzea, oroimen batean edo amets batean murgiltzen garen moduan. Koadro bat habitatu ahal izateko eta koadro hori itxuratzen duten gako intelektual eta zentzumenezkoetan barneratu ahal izateko gonbidapen bat.
Lorategiak airean.
Mariano Arsuaga, 2017ko iraila
Erakusketa Ganbaran (3. solairuan)
2017ko irailaren 13tik azaroaren 4ra
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17