Marqués de Santa María del Villar. Argazkiak

(...)Gaur egun dauden argazkirik zaharrenak, kamara trakets batekin egindakoak, 1895ekoak dira eta berrienak berriz 1969ekoak. Tarte horretan argazkigintzari emanda bizi izan zen erabat eta ia milioi erdi negatibo atera zituen (...).
Prestakuntzari dagokionez, hasiera batean Madrileko argazki elkartekoekin harremanetan egon zenean piktorialismoaren ildotik ibili zen; nolanahi ere, estilo hori ez zuen atsegin, errealitatetik urrundu eta teknika konplikatuak erabiltzen baititu, bai argazkiaren gaia aldez aurretik prestatzeko eta bai atera ondoren laboratorioan argazkia lantzeko. Kasuren batean edo bestean erabili zuen teknika hura baina “izadia den bezala erakustea” baino pentsatzen ez zuen argazkilaria zenez, ez zitzaion gehiegi interesatu. Izan ere, errealitatea ahal bezain garden azaltzeko kezka hori dute bere argazki guztiek ezaugarri nagusitzat, bai herrien eta paisajearen argazkiek eta bai pertsonenak ere –kamara aurrean naturaltasun osoz agertzen baitira-. Beraz, argazkigintza naturalista dela esan dezakegu, impresionismoaren nolabaiteko ukitua ere baduena (...). Konturatu gabe, Santa María del Villarrek aurrea hartu zion 50 eta 60ko hamarkadetan nagusitu zen -eta kasu askotan gaur ere oraindik dirauen- erreportajeetako argazkiari (...)
Jorge Latorre
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04