MarraziOak 2021

Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gizonezko pertsonaiak irudikatzeko moduen eta motiboen inguruko hausnarketa egingo dute tailerrean hasi diren hamaika ilustratzaileekin batera.
Aurtengoa Donostiako Igeldoko Undermount elkartean egiten ari diren MarraziOak tailerraren hamahirugarren edizioa da eta euskal ilustratzaileei zuzenduta dago. Galtzagorri Elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin. Parte-hartzaileek euren burua prestatzeko eta elkar ezagutzeko jardunaldiak antolatu dituzte, eta, aldi berean, Ignasi eta Harkaitz izan dituzte lagun, hausnarketa bideratzeko.
Jarduerari buruzko informazio gehiago esteka honetan: https://www.galtzagorri.eus/es/centro-de-documentacion/hemeroteka/gogotsu-hasi-dira-marrazioak-2