MarraziOak tailerra
Hilabete honetan egin berri da euskal ilustratzaileei zuzendutako MarraziOak tailerraren hamabigarren edizioa, Galtzagorri Elkarteak antolatua izan dena eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz aurrera eraman dena. Aurtengo edizioaren izenburua Ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz izan da eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak zuzendu dute. Igeldoko Undermount elkartean ospatu zen ekimen honen berri jakin nahi duenarentzat hemen esteka: https://www.galtzagorri.eus/eu/dokumentazio-gunea/hemeroteka/amaitu-dira-marrazioak