Marraz(i)Oak VIII topaketak
Galtzagorri elkartea da Marraz(i)Oak-en antolatzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Historian zehar arteak egin duen emakumearen erreprensentazioa abiapuntutzat hartuz, ikasleekin elkarlanean berrinterpretazio bat edo berrasmatze bat lortzea izango da ikastaroaren helburua.
“…eta errauskine bere errautsetatik berpiztu zen” leloa ipini diote ikastaroari. Aurten irakasleak Ignasi Blanch ilustratzailea eta Harkaitz Cano idazlea izango dira. Parte hartzaile gisa berriz, 12 emakume izango dira: Begoña Durruti, Belen Lucas, Garazi Berrizbeitia, Ainara Altuna, Yera Sánchez, Concetta Probanza, Nagore Txintxurreta, Ibone López, Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu, Nekane Fernández eta Idoia Beratarbide.
Komikigunean irailaren 26tik 30era.