Marrazkilarien lanekin liburu bat sortu nahi dugu
Tabakaleran egindako eskaner ibiltaria KMKra etorriko da eta liburu bitxi bat egiteko aprobetxatuko dugu.
Horretarako, maiatzaren 30, arratsaldez, eta 31an goizez bi ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu:
-Ostiralean arratsaldeko 5etatik 8etara Udane Juaristi, Julen Ribas, Ricardo Azkagorta, Dei Gaztelumendi eta Josu Maroto marrazkilariek gure inguruko etxe, lorategi edo kaleen zuzeneko marrazkiak sortuko dituzte. Lanean arituko diren bitartean haiekin batera egongo gara beren lan molde eta estiloak ezagutzeko eta beraiekin batera marrazteko gonbitea egiten dizuegu.
- Hurrengo egunean larunbata, hilak 31, goizeko 10.30etan Komikigunean (Errege katolikoen kalea 16) eskaner ibiltaria erabiliko dugu marrazki guztiak digitalizatzeko eta publikazioaren lehen urratsak emateko.
Ekainaren 6ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, liburutegian, erakusketa prestatuko dugu jatorrizko marrazkiak.
Hilaren 12 eta 13an, Komikigunean, arratsaldeko 6etan, koadernaketa landuko dugu arteliburu21 elkartearekin.
Hilaren 20an denen artean sortutako liburua aurkeztuko dugu eta bost ale zozkeatuko ditugu.